Portfolio

Ikaskuntzarako portfolioa, askotan, metonimiaren bidez, portfolio digitala ere deitua, ebaluazio tresna konplexua da, bere baitan jasotzen baititu ikaskuntza prozesu osoa: nondik abiatzen garen (hasierako ebaluazioa), nora ailegatu nahi dugun (ikasleek eta irakasleek ebaluazio irizpideak eta adierazleak ezagutzea eta partekatzea, eta ikaskuntza prozesua planifikatzea), bidean izandako gorabeherak (feedback-a, akatsen kudeaketa) nora ailegatu garen (amaierako ebaluazioa) eta etorkizunean zer helburu berri izango ditugun[1].

Portfolioan ikaskuntzaren ebidentzia aukeratuak jasotzen dira, ikaskuntza prozesuaren inguruan hausnarketa bultzatzeko, eta erakunde baten baitan dauden eragileen arteko komunikazioa sustatzeko.

  1. «Ebaluazio hezigarria - Ikaskuntzarako Portfolioa» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search